Musika ez-sexista aukeratuko da Ondarruko jaixetarako, herriko irrati libreko DJ-en eskutik. http://www.udalbarriak.eus/2019/08/08/tiobiboetan-musika-bakarra-euskalduna-eta-ez-sexista-entzuteko-hitzarmena-sinatu-dute-udalak-eta-radixu-irratiak/ Zer deritzozue?
@zaldun Bai, izan ere hori ez dut nabarmendu (musika %100 euskaldunarena) ez zaidalako bestea bezalako baldintza ona iruditzen. Nik ez nuke hizkuntza bakarrera mugatuko. Horrek eskaintza pobretzen duelakoan bainago. Euskararen kalterako (eta jendea denetik jartzen duten tabernara joango zaizu).
@txikillana Arratsalde on! Ados horretan, dena dela, berrian esaten da ere guztiz euskalduna izango omen dela. Nire ustez, musika euskalduna programazioaren enbor izanik, zenbait erderatan egindako musikak izan dezake ere lekua, osagarri gisa.