Gure gizartian alegoria urinarixua: norbere gorputzan garbittasunerako hain higienikuak (txixa egin eta gero toallita batekin garbitzeraiñok) eta danon garbittasunerako ostera, hain zikiñak...

Irudixan: goizero-goizero Isuntzako hondarrian dozena bat toallita topatzen dittudaz, bezperako parrandistak lagatakuak.

@txikillana
Ta parrandistak toallitakin ateratzen dira? Ez da izango gauetan terrazetan dauden gurasoen gauza? 🤔

Jarraitu

@jogerka Ez nuke esango. Goiko hoteleko terrazan gauean ez dut uste jende asko egoten denik. Nik ez dut dudarik: plaza inguruan dagoen jendea da, pixa egiteko hondartzaren iluntasunean barneratzen direnak (asko ez; toallita guztiak lehen 20 metroan aurkitzen ditut, egunero-egunero).

@txikillana
Plazako kioskoko terrazako gurasoez hari nintzan, ez ote diren horiek izango.

Toalliten gaia aprobetxatuz, zenbat dira komunetik behera botatzen dituztenak, toallitok eragiten dituzten kalteak izugarriak izanik, bai estolderian bai ur zikinen haraztegietan

@jogerka @txikillana Heldu askok erabiltzen dituzte, gero eta gehiago. Ordu horietan helduak seguruago...

Ez ditut markak aipatuko, baina badago zuzen-zuzen helduentzat publizitate egiten duenik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea