Gurasuen albumian mutiko asturiar baten argazkixa dakagu. Ez da senidia, ez bada eze aittitta-amamak 30. hamarkadan etxian hartutako ume bat. Han huelga gogorrak egin ziran itxuria (meatzarixak, uste dot) eta burrukan hobeto eusteko, sozialisten artian umiak aldi batez jagoteko sariak eratzen ziran. Eibarrera be ekarri ziran batzuk...

Jarraitu

...eta gatazkia amaittu eta denpora batera aittitta-amamak argazki hori hartu zeben, eskerrak emoteko. Bertan mutikua eskolan agertzen da, irribarretsu, idazlumia eskutan. Horrekin gogoratu naiz, ian artikulu honetako elkartasun "modernuari" buruz irakorritta.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea