Beraienak dira epaileak, (in)komunikazio hedabideak, boterea, dirua... herriarenak ordea irudimena, elkartasuna, xamurtasuna, demokrazia eta gauzak aldatzeko grina #GoraHerria

L’aplicació del Tsunami Democràtic és una plataforma de coordinació d’accions pacífiques de desobediència civil #TsunamiDemocratic
tsunamidemocratic.cat/app/

Jarraitu

@dabidnet Herriarenak baino, herritar independentistenak. Nire ustez oraindik gutxiegi direnak hordagoetan hasteko. Mobilizazio ahalmen itzela dute, ados. Ez-indepeak baino 1000 bider gehiago. Baina... ez dira gehiengoa.

@dabidnet Hori esanda, ondo iruditzen zait. Nola ez, desobedientzia zibil baketsua bada. Hori baino askoz ere borroka minoritarioagoetan onetsi dudan bezala.

@txikillana ez dakit gehiengoa diren edo ez, eztabaidagarria litzateke ez-ohiko egoera kontutan hartzen badugu. Egia aitortu beharko banizu, esango nizuke nire hango lagun denak indepeak direla eta kontaketaren zati hori oso barneratuta dudala, ez ordea unionistena.

Baina gauza bat argi dago. Gaur egun gizarte bezala onartzen ditugun joko-arauetan oinarrituta, % 43,03ko parte-hartzearekin erreferendum bat irabazi zuten 2017ko urriaren 1ean.

@dabidnet Hori onartzen dizut. Halere, elementu horiek indartsuak izanik, oraindik ahulegiak dira independentzia gauzatzeko, gerra zibil batean sartu barik.

@txikillana parte hartze eta euste sozial askoz gutxiagorekin izendatu izan dira presidenteak Espainian, lehendakariak EAEn eta presidentak Katalunian... eta ez dut gogoan gehiengo zabal batek ahulak zirela esan izana.

Joko-arauak denentzat berdinak ez badira ez dago demokraziarik. Beste gauza bat izango da, baina ez demokrazia.

Ez naiz egoera honek gerra zibila piztearen beldur.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea