Ba hiru egun hemen eta jada hasi naiz Irakurtzen espainiar supremazisten mezuak esanez zein hizkuntzak diren inportanteak eta zeintzuk ez; zeintzuk erabilgarriak eta zeintzuk ez; zein hizkuntzak batzen gaituzten eta zeintzuk ez.

@Josu_Arraiz Uste dut bere instantziaz ari zela halere (eta ez nau harritzen, eus instantzietan ere euskararen aldarriak irakurri baititut 😉). Dena den, jaso dituen erantzunak eta egin duen zuzenketa ere irakurriko zenuen noski?

@zital @txikillana Eskertzekoa atzera egitearena; halere, hasierako mezuan adierazitakoak beste askok "ez horren modu atseginean" esaten dutena erreproduzitzen du: euskara eta katalana dialektotzat hartzea, beren balioa zalantzan jartzea, egokiak ote diren hau bezalako sare batean... hamaika aldiz irakurri ditugu horrelakoak eta argi eta garbi erakusten du zein barneratua duten diskurtso hori, batzuk bortitzago eta temoso eta beste batzuk suabeago aritzen badira ere.

Jarraitu

@Josu_Arraiz @zital Ados. Baina horrek nire ariketa faboritoenetako bat praktikatzeko aukera ematen du: espainiozentristak bere lekuan jartzea. Alegia: "komunikatzeko praktikoena den hizkuntza" kontzeptu horren erlatibotasuna erakustea, ingelesa edo txinera "praktikoagoak" direlako.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea