Haisuek, egun batzuk deskonektatzen naiz eta sekulakoa montatu duzue. Euskaraz publikatzeko edo ez publikatzeko eztabaidaz aparte, galdera bat: zergatik sartu da KOLPETIK hainbeste jende mastodonera egun hauetan? Gabonetako eskaintza bereziren bat zegoen?

@okerreko
Bai, ni ere harrituta nago. Zergatik izan da?

@kuia @soma Oh lord. Gustatuko litzaidake jende gehiago biltzea Mastdonera, noski. .eus instantzia honetara edo beste batzuetara. Baina "tabernak itxi dituzte eta goazen gaztetxera garagardoa merkeagoa delako" efektua batzuetan ez da oso lagungarria espazio autogestionatuen ikuspegitik... Ikusiko dugu ba

@okerreko @soma ulertzen dut diozuna eta alde batetik ados nago. Gainera hemendik egun gutxierara gehienak twitterrera itzuliko dira, hala ere, jende gehiagok ezagutuko du fedibertsoa eta batzuk hemen geratuko dira. Nere ustez positiboa da.

Jarraitu

@kuia @okerreko @soma Nik momentuz timelinean izugarri igarri dut. Mezu zaparrada ezin jarraituta. Eta euskaldun berri aktibo asko

@txikillana @kuia @okerreko @soma erregistro asko baie erabilera gitxi, baie bueno, ba gauzenok!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea