Gehienetan euskaldunok huts egiten dugu Espainian fokua jartzen. Nik lehena.

Gogoratu dezagun bi herrialdeen artean gaudela, zanpatuta.

Askotan Frantziari kasu edo arreta gehiago jarri behar genioke. Askoz gehiago.

@NurTaraki Arrazoia. Abertzale askok ere txip hori barru-barruan txertatua dute gainera.

@txikillana esan bezala nik lehena. Aldatu beharrekoa bai... pirinioetatik iparraldera ere begiratu behar diogu askotan

@NurTaraki @txikillana Barkatu, ez dakit ulertu dudan... Frantziari ala Iparraldeari begiratu behar diogu? Eta zergatik? Establishmentaren kultura politikoarengatik? Gizartearen mobilizazio gaitasunarengatik?

@bixardune @NurTaraki Espainiari (hain sarri) begiratzen zaionean ere ZERGATIK galdetzen al duzu? 😈

@txikillana @NurTaraki Txerren halakoa! Ez, nire ustez, hala Frantziari, nola Espainiari begiratu behar diogu (nahi eta nahi ez), baina galdera da zergatik, hau da; zer berezitasun positibo edo negatibo duten Frantziak eta Iparraldeak zuen ustez, zer duten Hegoaldeko begiratzaileoi irakasteko.

Eta galdera tolesgabea da, jakin-min hutsa (oraingoan behintzat)

@bixardune @NurTaraki Hara: Hegoaldekoak espainiar kulturaz infiltratuak gaude, muin-muineraino gainera (nahiz eta ez garen konturatzen). Eta Iparraldekoak, berdin kultura frantziarrez. Erreferentzia kulturalak, ludikoak, kirola, telebista... edozer. Horretara, Iparraldeko bati, Hegoaldeko jendearengana hurbildu nahi badu, gaur egunean -tamalez, baina gauden bezala gaude- espainiar kultura erreferenteak ikastea komeni zaio. Eta alderantziz.

@txikillana @NurTaraki A! Horregatik zen! Ba erabat ados, erreferente kulturalen diglosia bizi dugu, bai... Hala ere, greba kontuei dagokienez, badugu zer ikasi Auñamendiez bestaldekoengandik, ezta?

Jarraitu

@bixardune @NurTaraki Dudarik ez. Frantzian (eta Espainian) badira gauza onak ere. Zergatik ez ditugu hartuko?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea