'Antropoceno' hitza erabiltzeari uko egiten diot. Gizakia indar geologiko gisa ez da arazoa, indarreko produkzio sistema baizik. Horregatik, 'kapitaloceno' erabili beharko genuke.

Jarraitu

@hodeikai Bai. "Plastikozeno" ere zehatzagoa litzateke. Gizakia dozenaka milaka urte daramatza hondakinak sortzen, eta oraintsu arte ez dio lurrari kalterik egin.

@txikillana Guztiz ados. Gizakiok goaz ta gatoz, gure hondakinek diraute.

@hodeikai Guk leizeetan ikusten dugu hori. Gizakiak betidanik zabortegi gisa erabili izan ditu. Baina guk ateratzen ditugun zaborren %95a kristala, plastikoa eta metala da. Zabor modernoa alegia.

@txikillana ta itsaso zein ozeanotan egoera bera. Arrantzaleek aurkitutako zaborra sailkatzen duen lagun batek sarritan erakusten dit botilak, munizio kaxak... Denetarik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea