Egunon!! Orain dala gitxi konterute naz mastodoneko instantzia bi dauzela (ez dakit "instantziarena"ondo esanda dauen ) .eus luzapena dekienak: bata hasieratik dagoena eta ni erabiltzen nabilena (mastodon.eus), eta bestea aldiz mastodon.jalgi.eus .

Zein da bien arteko desberdintasune?

@jogerka Iepa! Instantzia piloa daude #Fedibertsoa-n, ez bakarrik mastodon-enak! Baina bai, euskarazko bi daude [.eus](https://mastodon.eus/about/more) eta [jalgi.eus] (https://mastodon.jalgi.eus/about/more).
Ez dakit zein izan zen lehena #Fedibertsoa-n baina esango nuke jalgi.eus izan zela... :blobthinkingeyes:
Hala ere biak ala biak euskaraz hitz egiten duten instantziak dira, eta desberdintasuna haien administratzaile eta komunitatean dagoela esango nuke, besterik ez!
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea