@Osoitz
Gutxienez ez dute esan beraiek euskaratu dutela, baina bai, gure lanaren aitormen bat falta da hor
@dabidnet @asiersarasua @Osoitz@mastodon.eus Kalanbrea ematen dien "listoak" ez dira konturatzen, egia jakiten denean, askoz ere txartoago gelditzen direla, hasiera-hasieratik bakoitzari berea aitortuta baino. Haiendako kalte!
@txikillana @dabidnet @asiersarasua @Osoitz Eta ezin dut aipatu gabe utzi azken aurreko mezuan ProntonMail eta ProtonVPN promozionatzeko zela. Dirudienez publizitate kanpaina bat burutzen ari da Suitzako enpresa horrentzat eta horregatik bere webgunean zentzurik ez duen lekuetan ere produktu horiek estekatzen ditu. Elhuyarren itzultzailea estekatu edo LibreOffice estekatu ordez bere webgunea estekatzearen arrazoia, promozio kanpaina horretan etekin ekonomiko handiagoak lortzea izango litzateke.
@txikillana @dabidnet @asiersarasua @Osoitz Egin dituen azken bi mezuak ikusita, LibreOffice softwarea eta Elhuyarren hiztegiak promozionatuz baina Librezale eta Elhuyar aipatu gabe, eta Twitterren bai baina hemen konturik ez duten kontuen aipu-entsalada eginez, Hanlon-en printzipioa aplikatzen aldekoa naiz.