Borroka-testu bat ezpata bezalakoa izan behar da: sendoa, baina malgua izateko aroarekin. Ardatza, kolpe suntsitzaileei eusteko modukoa. Ahoak, gutxi: asko jota bat edo bi, ahulguneetan sartuta etsaiaren egitura zartatuko dutenak. Halere, ezin du pisu gehiegi hartu: horregatik, beharrezkoak ez diren guneetatik, arotzak metala kendu behar du. 1/2

2/2 Honek forma arraroa ekar badezake ere -mandoble klasikoen aldean-, ezpataren ahalmen hilgarria areagotu dezake. Bistan da, ez dugu ahalmen hori edonoiz erabiliko. Baina ezinbestekoa denean, zure borroka-testuak kolpe erabakiorra emateko modukoak izan daitezela. Pequeño saltamontes. 😝

Jarraitu

@izaro Oraintxe, xafla ingudearen kontra ijezten, mehetzeko. Hurrengo kolpea fina eta zehatza izatea behar baitut. 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea