Bihar gai interesgarri eta polemiko bat planteatu nahi dizuet:
pertsonen izaeraren "garapena" edo "aldaketa"

Gustatuko litzaidake zuen iritzia entzutea...

Beraz bihar arte, ondo lo egin!!
Ta ea bihar era argi batean azaldu ahal dizuedan buruan dudan burrunbilo hau.

@izaro @txikillana

eta nik lehen X ideiak defendatu baina orain "baztertzen" baditut? Leialtasun eza, hipokresia edo garapena?

@NurTaraki @izaro Garapena, beti. Garapen leiala, garapen desleiala, garapen hipokrita, garapen zintzoa... 😜

@txikillana @izaro
jajaja bueno, eztabaidagarria! Aurrera ez doana, atzeraka doa...

@NurTaraki @txikillana
Kar, kar, kar!
Beno gauza bat da zuk zeuk nola ikusten duzun zeure burua, eta beste bat nola ikusten zaituzten kanpotikan. Zure ideiak hipokritak direla uste baduzu, adibidez ba normala da aldatzea edo hauek garatzea. Kanpotik hipokrita zarela badiote... ba beste kontu bat litzateke. Leialtasunarekin ere...ba berdin... nori izan nahi duzu leial bizitza hontan?

Baina ideien defentsan, nik uste denok izan ditugula edo izango ditugula aldaketa, eskarmentu, irakurketa eta ikaspen gero eta gehiago izan zailagoa da ideien zurruntasuna mantentzea...
Jarraitu

@izaro @NurTaraki Leialtasuna gainbaloratua dago. 😈 youtu.be/ULOiKPNF-yw Desertoreak gero eta gehiago estimatzen ditut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea