Gauza da: positibotzat har dezakegu pertsona bat asko aldatzen denean epe-ertain batean (esate baterako 5 urte )?
Ideiak aldatzen dituenean pertsona batek, hori kritikatu egin behar dugu? Edo aldiz, garapena edo heldutasuna da?

Zer deritzozue? Bozkatu eta arrazoitu!

@NurTaraki
Ondo edo gaizki dagoen jakin aurretik, ideia edo pentsamoldearen garapena jakin beharko zala uste dot. Adibide extremo bat jartzearren, garapen horretan misoginoa bihurtu bada ba aldaketa kezkagarria da.
Aldatu den edo ez aztertu ordez, aldaketaren norabidea aztertu beharko litzateke.
Ez dakit, zer uste dozue?

@jogerka bai hori litzateke nik dudan iritzi nagusia. Muturreko adibide hoietan nahiko argi ikus daiteke, baina bizitzaren esparru txiki askotan? Ez dakit, lehen lagunekin denbora asko igaro eta neska/mutilaguna edukitzearen ondorioz orain kuadrila alde batera edo bigarren plater moduan uztea.

Harreman hura bukatzean lagunak hor egongo baitira beti.

@NurTaraki
Lagunak mantendu egin behar dira, eta gutxi dira benetako lagunak. Kuadrilatik kuadrilara desberdina izan daiteke, baina lagun kuadrila handi batean, zenbat dira benetako lagun?
Biziak aurrera egin ahala lagun barriak aurkitzen dira, batzuk benetakoak, kuadrilakoak ez direnak: unibertsitatean, lanean, naiz kalean.
Badira umetatik ezagututa ere, nagusitan ezezagun bihurtzen direnak ; eta alderantziz, nagusitan ezagutu eta lagun min bihurtzen direnak.

Jarraitu

@jogerka @NurTaraki Gai oso interesgarria, askotan bueltak eman izan diot (blogean "lagunologia" atal espezifikoa dut 😉 eibar.org/search?Subject%3Alis ). Nik, nire KUADRILLAKO pertsona batzuekin, BIZITZA OSOAN ez ditut 10 esaldi trukatu. Baina halere, kuadrilla berekoak gara, elkarren begietara, eta gizartearen aurrean. Oso oso xelebrea (eta absurdoa) iruditzen zait.

@txikillana @jogerka hori da, kuadrilako batekin kaixo zer moduz? eta ezer gutxi gehiago. Kuriosoa, bitxia eta esaten duzun moduan oso absurdoa.

@NurTaraki @txikillana @jogerka Zuen tutak irakurtzen aritu naiz eta guztiz ados nago. Nire lagunik onenekin (benetakoekin) oso tarteka topatzen naiz (gutxi ateratzekoak gara), baina lagunetakoren batek zerbait behar badu, badakigu norengana jo! 👍 😍
Ez dut gustuko kuadrillen dinamika, eta WatsApp bedeinkatu hori dagoenetik, gutxiago! Orain makrokuadrillatan eta mila talde txorotan dabil jendea, askotan beren nahiaren kontra. Oso itogarria iruditzen zait.
Tipo arraroa naiz; ez dut WatsApp-ik 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea