- COVID-19 pandemiaren eskusarekin milaka pertsonen giza eskubideak urratzen ari dira!
- Tira, umea, ez esan txorakeriarik.
- Adibidez, mugimendu-askatasunerako eskubidea.
- Zuk aipatzen didazun eskubide hori...

@dabidnet Egi borobila eskubideak urratzen ari direla.

Baina pertsonak nola jokatzen duen ikusirik, zein izango litzateke zure proposamena?

Argi dut isunik jarriko ez balute, jende askoz gehiago kaletik ibiliko zela eta seguraski COVID-19 delakoa azkarrago zabalduko zen, guztiok dakizkigun ondorioekin.

Ez zait erraza iruditzen guzti hau gestionatzea; batez ere, bapatean orain jende askok kalean egon edo ateratzeko 'beharra' duenean.

@bertol mugak itxi orduko (kapitalak ekarria ez den zera horren beldur), zenbait neurri hartuko nituzke barrukoentzat. Adibidez:

* Hurrengo hileotan kaleratzeak debekatu.
* ERTEak indargabetu.
* Oinarrizko errenta (1080 €) bermatu.
* Telelana bermatu ezin duten enpresa publiko zein pribatuak berehala ixteko agindua eman.
* Zaintza sare publikoa eta doakoa martxan jarri.
* Gardentasun osoz jokatu.

Giza eskubideak urratzen ez dituzten dozena erdi adibide jartzearren.

@bertol zenbait pertsonei oso arrotz zaie agintariek ezarritako osasun neurri minimoak bermatzen ez duten (eta % 50era jaitsi diren) garraioetan lanera joan behar izatea astelehenean eta, adibidez, parkera ezin bajatzea umeekin aurreko egunean, igandean.

Eta ulertzen ditut.

@dabidnet @bertol Arrotza? Ez du ez hankarik ez bururik. Neurri epidemiologikoak paperaren gainean hartzen dira, estadistikei begira, eta gero horrelako zentzugabekeriak gerta daitezke. Eta normala da erroreak egitea; baina zuzentzen jakin behar dira. Txakurrak pasiatzen diren bezela, nire umea paseatzeko eskubidea dut. Bakarrik, txandaka, isolatuta, inorekin kontakturik izan gabe, eta nahi duzun bezala: baina ez dago eskubiderik "error de bulto" batengatik ume guztiak etxean atxilo mantentzeko.

@txikillana @dabidnet Umeak bakarrik, txandaka, isolatuta eta inorekin kontakturik izan gabe ateratzearen aldekoa naiz.

Jendeak beteko zuen eta posiblea den; nire zalantzak ditut. Alerta egoeran asko izan ziren parkean jolasean ibili edo ta mendi buelta egitera atera zirenak.

Okerrago oraindik, Madrildik beraien bigarren etxeetara etorritakoak, baina ez dut elkarrizketa gai honekin desbideratu nahi.

Ulertu nahi dut ume batentzat nahiz gurasoentzat ez dela sanoa 24 ordu etxean egotea.

1/2

@txikillana @dabidnet

Krisi honekin gauza ilogiko asko ateratzen ari dira.

Pertsona askoren jarrera esaterako; batzuek taldean pentsatzen dute, beste batzuek beraiengan soilik eta herri ekimenak sortu ere.

Badirudi udaberria lapurtu digutela, baino irtengo gara.

2/2

Jarraitu

@bertol @dabidnet Gauza ilogikoak... eta beldurgarriak. Adibidez, herritar askoren salatari-bokazioa. Edo nolako erreza den herri beldurtuak diktadura bati txalo artean ongi etorria ematea.

@txikillana @dabidnet argi daukat egoerak erreflexiorako eta pentsarazteko balioko digula.

Zeri ematen diogu garrantzia? Norantz goaz? Zeinen menpe gaude?

Pentsatu ahal dugu etxeean internet-ik ez duten pertsonengan? Arraroa dirudi, baino holakoak ere existitzen dira.

Eta garai hauetan, Internet edo ta ISP handi batek arazo larriren bat izango balu?

Batek baino gehiago-k 3389 portua lasai asko ireki du, iritsiko dira bai iritsi beharrekoak ...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea