Jarraitu

Nere proposamen honek hautsak harrotu dittu Lekitton abante.eus/lekeitioko-udalari- Oiñ ondo pasatzen nabil, "oso txarto iruditzen jakola" diñuan jentiari erantzuten, "etxian egoteko esan badabe, zeozergaittik izango da" argumentu-izarra erabilliz. 😈

@txikillana ados nago ideiaaz baina oso gatxa da inplementateko. 7.500 pertsona, 20ko taldietan astian behin bakarrik ahalko zirian urten. Eta bardin-bardin, horretako bat biharrian (edo biharrian dabilen bateaz harremanian) badao, arriskua ioten da. Neurrijen helburua kontaktua murriztia da. Gogorrak dira, bai. Baina zenbat laburrao itxialdija hobeto.

@jon Ideia hori itxialdi TOTALIAN dagon jentiandako bakarrik da (Errekauetara edo lantokira doiazenak ez dabe halakorik bihar). Ez dira 7.500 pertsona, askoz be gitxiago baiño. Sekula urteten ez dan pertsona batentzako, astian behiñ urtetia asko da. Eta itxialdija luzatzen bada, ez da prezisamente pertsona hauengaittik izango... tallarretan biharrian dabizenengaittik baiño.

@txikillana esan modura, ados nao. Zemat jende gitxiao, problema gitxao. Halan be, nire ustez batzuri kalera urteten iztiak bestiari ez jake gustako – «ta ni zer?» argumentua. Aldapa irristakorra ixan leike.

@jon Bueno, halan YA bagabiz. Balkoietako zentinelak ez dabe begiratzen kaletik dabillena baimendutako elbarrija dan, biharrera doian edo kazetarija dan. "Etxera, putasemia!" ohiukatuko dotsue bardin-bardin. Oingo sistemiagaz, zein ni proposaten nabillenagaz. Horri begira ezin gara ibilli.

@txikillana ez dao sistema perfekturik, argi dago. Kakari bueltaka gabiz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Euskal instantzia burujabea