Streaming kontzertuak: kontua, musikan ere, produktiboa izatea baita. Azken asteetan ugaritu diren etxeko sofatik egindako kontzertuez ideia pare bat argia.eus/blogak/boligrafo-gor #koronabirusa

@gorka_bm Erabat ados. Zer zentzu du etxean grabatutako zeozer zuzenean internet konexio kaxkar batekin mugikor edo ordenagailuan ikusteak? Eta are gehiago... zergatik izan behar dira doan? Aizu, "kontzertu bat bezalakoa bada"... ordaindu xentimo batzuk behintzat!

@izaro @gorka_bm Zein zentzu? Bada, momentuaren berotasunak. Itxialdian dagoenari "kaixo" esatea bezala da, eta niretako badu balioa (nahiz eta nik ez dudan kontzertuotatik bakar bat ere ikusi). TIKISMIKIS halakoak! 😜

@txikillana @gorka_bm
Kar, kar, kar!!
Ba egin dezatela streaming madarikatu hori, nahi badute, eta diskoa jartzeko gomendatu! Ez dakit, kantuaren sortze prozesuari buruzko zeozer, nola etorri zitzaien burura, musika aldetik nola eginda dagoen... eta gero jo nahi badute abesti bat edo, ondo... baina kontzertu bat pantaila bidez eta mugikorrarekin grabaturik? Ba ez dakit nik... benetan, musika entzun nahi baduzu hortxe duzu lan asko egin ondoren ateratako diska (erosi), deskargatu edo....
Balioa izan dezake, baina nire ustez jendeak tipa-tipo famatua delako ikusten du, ez musikan interesik duelako... baina bai, izan daiteke #TIKISMIKIS sindrome pixka bat izatea....
Zer moduz doaz ariketak Oier?;)


(Zer zentzu? A ze gaztelerakada... :( )

@izaro @gorka_bm Ariketak ondo! Egunean bi eta batzuetan hiru bider egiten ditut, eta lepoko minik ez! 💪

@izaro @gorka_bm Eta blogean biltzen eta biltzen. Egunari orduak falta zaizkio, hor jartzen ari naizen guztia egin ahal izateko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea