Bizitzea existentziak falta dakarrela ulertzea da. Beti egongo zarela gaizki tarteka. Bakarrik. Hutsik.

Zerbaiten bila zabiltzan sentimendua geldiezina da. Isilarazi besterik ez duzu. Eta tarteka zoriontsu izan. Tarteka distraitu. Tarteka zulo beltza nerbio sisteman zehar barreiatuta sentitu. Eta berriz altxatu. Sistema berrabiarazi. Behingoz asumitu. Zeure buruari animoak eman, distraitu, poztu. Aurrera jarraitu, etorriko den ekaitzaldia ahaztuta, atzera zein geldi ez baitago jarraitzerik.

Jarraitu

@sugoitxu Izarren hautsa! Eta, aukeran, hobe prozesu hori kontszienteki eta begi argiz bizitzea, anestesiko barik (drogak, erlijioa...).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea