Kamera termografikoak erabili nahi ditu El Corte Inglések beraien bezeroen tenperatura neurtzeko. Erabaki hori lotsagarria eta kezkagarria izateaz gain, nabarmen doa pribatutasunaren kontra (eta edonoren inteligentziaren kontra):
1. Asintomatikoen portzentaia altua da.
2. Tenperatura altua eta sukarra ez ditu bakarrik Covid-19ak eragiten.
3. Datu medikuak dira, erabat pribatuak.
AEPD-k neurri hauekiko erantzun irmoa eman beharko luke berehala. Hala ez balitz, desegin dezatela erakundea.