:pixelfed: #pixelfed​en Android mugikorretarako aplikazioa laster izango da erabilgarri! Informatuta egoteko jarraitu kontu hau: @PixelDroid
peertube.linuxrocks.online/vid

@bertol @aldatsa While I don't speak basque, I should probably tell you that most strings are hardcoded in the master branch, so an almost-ready PR should add a lot of strings

Thank you for the interest, I'll be glad to see a basque translation :)

@bertol @aldatsa itzulpena gaitzeko eskatu beharko dugu orduan, ezta?

@dabidnet @aldatsa Nola burutzen dira itzultzenak? Ez dut inoiz software itzulpenean parte hartu ☺️ baino laguntzeko prest!

@bertol Software itzulpenak egitea erraza da. Kasu honetan Weblate erabiltzen dute. Bertan erregistratu, itzuli nahi duzun hizkuntza aukeratu eta interfazea sinplea da, ez dauka misterio handirik. Itzulpenari dagokionez, @librezale​ren estilo-liburuari begiratu bat ematea gomendatzen dizut.
librezale.eus/wiki/Estilo-libu
@dabidnet

@aldatsa @bertol @librezale ni ere oraintxe bertan erregistratu naiz, baina oraindik ez dut jaso baieztapen lotura 😃

@dabidnet @bertol @librezale Nola itzuliko dugu "post"? Bidalketa? Beti zalantza berdina izaten dut.

@dabidnet @bertol @librezale
Hauek dira kateak:
%1$s shared your post
%1$s liked your post
Create a new post!

@dabidnet @bertol @librezale Euskalterm-en "post" terminoarentzat "artikulu" eta "sarrera" agertzen dira, baina kasu honetan ez zaizkit egokiak iruditzen. Momentuz "argitalpen" jarriko dut eta aurrerago beste zerbait egokiagoa iruditzen bazaigu aldatuko dugu.

@txikillana @aldatsa @dabidnet @librezale "Posta" onartuta dago, baino egokiagoa iruditzen zait "argitalpen" kasu honetan, @dabidnet -ek dioen antzera.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea