@gontxatorre @urtzai @aldatsa Bai. Umeak ikusi du gainera! Nagusiok Artizarraren ingurura begira geundela. 😁 Ibilbide ia osoan, harik eta ekialdean hodei batzuen artean (eta farolaren argipean) sartu den arte. Horrelako "ebento" gehiago ikusteko gogoz geratu gara. Nonbaiten kontsulta daitezke?
@txikillana @gontxatorre @aldatsa bestea oso elegantea Nightshift doako aplikazioa. Eguratsaren berri emateaz gain, aukeratzen duzun egun bakoitzaren ebento destakatuenak jartzen dizkizu. Eta begi hutsez edo konfiguratutako teleskopio baten bidez ikusteko izango zenukeen aukera azaldu. Irudi batzuk hobe erakusten dute:
@txikillana @gontxatorre @aldatsa ordenagailutik https://stellarium-web.org/ gomendatzen dizut. Egunean ikusgarri dauden planetak bakoitza zein ordutan egongo den adierazten du. Eta bilatzaile bat dauka, bai satelite, izar multzo edota planetak aurkitu eta kokatzeko. Denboran aurrera eta atzera (ordutan edo egunetan!) egin dezakezu eta zure irteera planifikatu.