Jarraitu

Neskame bat (izendatu dezagun eufemismo barik) ezagutu dut, lanez itota eta osasunez guztiz izorratuta; kontratoa du, baina esan diote "ez duela baja hartzeko eskubiderik". Hau ez da horrela, ezta? Uste eze ugazaba listilloa tokatu zaiola.

@txikillana nik dakidala langile orok du baja hartzeko eskubidea.... :ablobunamused:
A ze egoera... Esklabutzatik gero eta gertuago daude zaintza lanetako langileak! :blobangery: :blobbandage:

@izaro @txikillana fijo baietz, kontratua duen edozein langilek mediku baja hartzeko eskubidea daukala esango nuke nik ere. Agian salbuespenak daude? Ez dut sekula horrelakorik entzun. Hori baino ez genuen falta, gaixorik ere lanera joan beharra…

Eta bada ezpada: lanpostua mantendu behar diote.

@dabidnet @izaro @txikillana beltzean ari bada (legez kanpo), egoera zaildu daiteke...

Kontratua badu, noski duela baja hartzeko eskubidea. Medikuak baja ematen badio, kito. Ezagutzen dut baja hartu duen neskamerik!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea