Ba nere Caronte riojanuakin ( https://www.arsys.es/ ) moska xamar. Eurekin kontratauta dakaten zerbitzuan "espaziua hustu behar dotela" esatetik harutzago ez doiaz: ez deste zehazten NUN dagon hustu behar doten material zerrendia (eze, ZER hustu behar doten, neuk erabaki beharra dakat, noski). Zer joan beharko naiz: nere informatika dendara? Bada gauza hauetaz arduratzen dan profesionalik? Total galduta nabil...
@otsokume Zerbait arraroa gertatu da: asteburuan datu basea "petatu" egin dela, eta zerbitzua moztu digute; sartzea lortu dudanean (lagun informatiko baten laguntzaz), berriz, datu basea tamainaz txikitu dela ikusi (eta ez dugu guk egin); eta haien esanetan, ez dira eurak izan... Beno, webgunea martxan dugu berriz, eta gaitzerdi. Baina inzidentzia honen ostean, jada ez naiz jende honekin fio.
@txikillana
Nik ez nuke hori ukituko. NextCloud edo antzekorik daukazu instalatuta ala Wordpress bakarrik? Agian webgunera igotzen dituzun argazkiek eragin dute espazio falta. Hala bada, aukera bat espazio gehiago erostea/alokatzea izan daiteke.