Atzo Ingalaterrako Bristol hirian #BlackLivesMatter protesta batean Edward Colston esklabo trafikatzailearen estatua bat ibaira bota zuten.
berria.eus/albisteak/182527/br

Horren harira, gaur goizean, Mikel Aramendik Donostian kale bat duen Prim general espainiarrak Puerto Ricon beltzen aurka egindako izugarrikeriak ekarri ditu gogora Euskadi Irratian.

Nik, egia esan, gaur izan dut horren berri eta begira hasi naiz.

@aldatsa Lekeitioko enparantzan esklabuak salduz amerikak egin zituen baten estatua dugu. Eta herriko etorbide luzeenak ere haren izen eta abizenak daramatza: Pascual Abaroa. Ez dirudi boterean trukatzen diren bi alderdietako bati ere kontua interesatzen zaionik #LetItBe

Jarraitu

@bekereke @aldatsa Baiña hori hala da? Makiña bat bidar entzun dot hori, baiña hori baieztatzen daben info konkretu bat bera be ez dot irakorri, sekulan.

@txikillana @aldatsa irakurtzeko modukua da hau be, lotsak ezkutateko ez da erraza ixango gaur eguneraino informazino zehatzik heltzia: elnacional.cat/es/cultura/negr Herrijan beti esan ixan da aberastasun horren jatorrija zein zan. Baina ahoz aho. Artikulu horretan ageri dirazen famili asko Abaroatarren erako banketxe sendijen babesagaz jardungo eben, armadore eran ez dot esango baina, zozer egongo da.

@bekereke @txikillana Gai honi bueltaka #Urko​k #JosantonArtze​ren hitzak musikatuz sortutako "Usurbilgo eliza" kanta etorri zait burura. Hemen entzun dezakezue:
badok.eus/euskal-musika/urko/s

Honela dio letrak:
"Gure herriko
elizaren dorrea
dena edergailuz
apaindua,
zer dorre galanta.

Edergailu bakoitza
harri bakoitza
zenbat izerdi,
odol eta nigar
kosta ote zitzaizkien
Amerikatako inditarrei
Eh!
Etxebeste jauna."

Hemen osorik irakur dezakezue:
badok.eus/euskal-musika/urko/h

#Usurbil

@bekereke @txikillana Elizaren dorrea eraikitzeko dirua Frantzisko Etxebestek eman zuen.

Frantzisko Etxebeste militar eta merkatari #usurbil​darra Filipinetako galeoien jenerala izan zen, baita Espainiako erregearen Tonkin-eko (Vietnam) enbaxadorea eta, Filipinetako eta Espainia Berriko (Mexiko) administratzaile koloniala ere. Filantropo moduan ere aritu zen, Mexikon emakumeentzako "Colegio de las Vizcaínas" sortu zuen.

eu.wikipedia.org/wiki/Frantzis

es.wikipedia.org/wiki/Francisc

es.wikipedia.org/wiki/Colegio_

@bekereke @txikillana
Dorrearen ondoko kalea Etxebeste da.

2004an Jakoba Errekondok kale horri "Ameriketako indiarren kalea", "Kolonizazioaren lotsaren kalea", "Indiarren oroimenaren kalea"... deitzea proposatu zuen, baina Etxebeste izaten jarraitzen du.

#Aginaga​ko eliza (hori ere Etxebesteren diruarekin eraikia) eta #Usurbil​go elizaren dorre inguruan Ameriketako, Filipinetako eta Indonesiako indiarrei omenaldia egitea ere proposatu zuen. Nik dakidala ez da egin.
noaua.tok-md.com/pdf/noaua_183

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea