ZALANTZA LINGUISTIKOA: "Iaz" hitza bakarrik orainaldian erabil al daiteke? Edo esan daiteke, adibidez, "1969an jendea asko gogoratzen zen iaz Parisen izandako ikasle mobilizazio handietaz"? #euskara
@txikillana Nik kasu horretan aurreko urtean idatziko nuke. Iaz eta geurtz aurtengo urtearekiko erlatiboak direla iruditzen zait, herenegun, atzo, bihar eta etzi gaurko egunarekikoak diren bezala.
@aldatsa Horrela iruditzen zait, bai, baina banuen esperantza txiki bat... Izan ere, testu oso luzea idazten nabil eta "aurreko urtean" dozenaka bider idatzi duzunean, azkenean errepikakorra izan daiteke. 😜
@txikillana Niri belarrira min ematen dit, gramatikalki okerra den ez dakit. "Aurreko urtean" errepikakorra bazaizu, honatx aukera batzuk: iragan urtean, joandako urtean, urte bete pasatako... @aldatsa
@txikillana
Niri belarrira min ematen dit, gramatikalki okerra den ez dakit.
"Aurreko urtean" errepikakorra bazaizu, honatx aukera batzuk: iragan urtean, joandako urtean, urte bete pasatako...
@aldatsa