@jogerka @gontxatorre Arraioa! Bihar ere hor egongo al da?
@txikillana @jogerka Uztailaren erdialdetik aurrera gaueko lehen orduetatik ikusiko da (23etan), ipar mendebaldeko horizontean, baina distira galduz doa; beraz, ez da hain ondo bereiziko
@gontxatorre @jogerka Eskerrikasko. Gaur 05:00etan begiratzera jaiki naiz, ea kasualitateaz gure etxe parean zegoen, baina ez; I-M norabidea Lumentxa mendiak estaltzen dit.
@txikillana @jogerka Baina goiz hauetan IPAR EKIALDEKO horizontean dago, e!
@gontxatorre @txikillana @jogerka Hemen agian xehetasun gehiagorekin:
@gontxatorre @jogerka Bai, bai, nahastu naiz. 😜 Bada, hortxe dut PLOF Lumentxa mendia nik, ipar ekialdean, Higer lurmutur aldean alegia.
@txikillana @jogerka @aldatsa @urtzai Ilunabarretan hasi da ikusten. Gaueko 11etan, 40º inguruko alturan egoten da, ipar-mendebaldeko horizontean (jarri iparrorratza 320ºetan, gutxi gorabehera)
Hurrengo egunetan, ordu berean gero eta altuagoa, baina distira galduz doa.
@gontxatorre @txikillana@mastodon.eus @jogerka @aldatsa @urtzai Gaur hitzordua jarri dugu, etxeko laurak farolera joango gara. 🙂
@txikillana @txikillana @jogerka @aldatsa @urtzai Kataloxak eroan!!!! Hala ere, gaur nahiko lainotuta...
@gontxatorre @txikillana@mastodon.eus @jogerka @aldatsa @urtzai Bai. Plana larunbaterako aldatu dugu. 😀
@txikillana
Balkoia norabide horretan orientatuta dugu, eta umeak eta hirurok zaio egon gara ea ikusten genuen, baina ondo esan duzuen bezela lainoek ez digute utzi. Ea bihar!
@gontxatorre @txikillana @aldatsa @urtzai
@jogerka @txikillana @gontxatorre @txikillana @urtzai Nik ere begiratu dut, baina lainotuta. Ea bihar!
@aldatsa @jogerka @gontxatorre @txikillana@mastodon.eus @urtzai Nire #speleo lagun batek ateratako argazkia. http://www.lekitxokozeruak.com/2020/07/2020-7-18-neowise.html?m=1
@txikillana @aldatsa @jogerka @txikillana @urtzai Oso ona!!!
@gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa bart harrapatu nuen, baina orain erreferentziak jakinda, beste mota bateko argazkiak probatu nahi ditut iluntzean
@urtzai @jogerka @txikillana @aldatsa Hara!!! Zer ondo!!! Nik ere argazkia atera nahi diot, baina kamarako zer ajuste (ISO, irekidura, abiadura,...) erabili ez daukat garbi.
@gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa argazki hori teleskopiotik barrena ateratakoa da, irekidura finkoa (90mm) eta abiatura, ISO probatzen ibili nintzen. Argi kutsadura dela eta 1600 eta 3200-ek uste dut eman zidatela emaitzarik onena. Kamararekin soilik, f1,8 1600 ISO eta 13" izan zen emaitzarik onena uste dut. 50mm-ko erretratoetarako dudan objetibo batekin
@urtzai @jogerka @txikillana @aldatsa Nik teleskopiorik ez dut eta kamerarekin saiatuko naiz. Zaila izango da, baina gaueko plana daukat 😉
@gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa bota foku distantzian argazkiak, ustez kometa dagoen tokira eta halako batean agertuko zaizu! Ea ze argazki ateratzen duzun!! Zorte on!
@urtzai Hori neukan pentsatuta. Milesker!
Emaitza, bihar, hemen 😂
@gontxatorre ikusteko irrikitan!
@urtzai Porrot absolutua😂 !
@gontxatorre arrastorik ere ez? 😄
@urtzai Nire kamera "bridge" horietako bat da eta, hasteko, ez nuen zoomarekin asmatu. Gainera, esposizio luzeetan, ISO murrizten du, berez. Tripodea ere txarra dut eta oso traketsa da kamera nahi dudan tokira apuntatzeko orduan.
Beste proba batzuk egin behar ditut...
Baina ederki ikusi nuen eta pozik nago!
@gontxatorre
19° zenbat da, zeruan altu ala baxu? 🤓
@urtzai @txikillana @aldatsa
@gontxatorre
Benetan be baju, mila esker!!! Gaur familia guztia adi eta prismatikoekin
@urtzai @txikillana @aldatsa
@gontxatorre @urtzai @txikillana @aldatsa
Ikusi dugu!! Bikaina, zirrara sortzeko modukoa (niri behintzat)
@jogerka @urtzai @txikillana @aldatsa Ikaragarria, ba! Ez nuen uste hain ondo ikusiko zenik.
@gontxatorre @jogerka @urtzai @txikillana@mastodon.eus @aldatsa Ikustaldi ederra guk ere. Gainera mariñu batekin suertatu gara (mariñela ez 😉) eta gainontzeko izar/planeten azalpen gehigarri ugari izan ditugu.
Nola ateratzen duzu argazkia teleskopioaren bidez? Kamararentzako adaptadoreren bat, edo?
@agaraialde @gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa bai T-Ring delako bat erabilita
@txikillana @jogerka Beste pare bat astez egongo da hor, baina oso goiz, 5-6etan
Hobe prismatikoekin
https://eu.wikipedia.org/wiki/C/2020_F3_(NEOWISE)