Egun hauetan kometa bat dugu goizaldeko zeruan, eguzkia azaldu baino lehen, ipar ekialdeko horizontean: C/2020 F3 (NEOWISE) da.

@txikillana @jogerka @aldatsa @urtzai Ilunabarretan hasi da ikusten. Gaueko 11etan, 40º inguruko alturan egoten da, ipar-mendebaldeko horizontean (jarri iparrorratza 320ºetan, gutxi gorabehera)

Hurrengo egunetan, ordu berean gero eta altuagoa, baina distira galduz doa.

@txikillana
Balkoia norabide horretan orientatuta dugu, eta umeak eta hirurok zaio egon gara ea ikusten genuen, baina ondo esan duzuen bezela lainoek ez digute utzi. Ea bihar!
@gontxatorre @txikillana @aldatsa @urtzai

@gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa bart harrapatu nuen, baina orain erreferentziak jakinda, beste mota bateko argazkiak probatu nahi ditut iluntzean

@urtzai @jogerka @txikillana @aldatsa Hara!!! Zer ondo!!! Nik ere argazkia atera nahi diot, baina kamarako zer ajuste (ISO, irekidura, abiadura,...) erabili ez daukat garbi.

@gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa argazki hori teleskopiotik barrena ateratakoa da, irekidura finkoa (90mm) eta abiatura, ISO probatzen ibili nintzen. Argi kutsadura dela eta 1600 eta 3200-ek uste dut eman zidatela emaitzarik onena. Kamararekin soilik, f1,8 1600 ISO eta 13" izan zen emaitzarik onena uste dut. 50mm-ko erretratoetarako dudan objetibo batekin

@urtzai @jogerka @txikillana @aldatsa Nik teleskopiorik ez dut eta kamerarekin saiatuko naiz. Zaila izango da, baina gaueko plana daukat 😉

@gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa bota foku distantzian argazkiak, ustez kometa dagoen tokira eta halako batean agertuko zaizu! Ea ze argazki ateratzen duzun!! Zorte on!

@urtzai Hori neukan pentsatuta. Milesker!

Emaitza, bihar, hemen 😂

@urtzai Nire kamera "bridge" horietako bat da eta, hasteko, ez nuen zoomarekin asmatu. Gainera, esposizio luzeetan, ISO murrizten du, berez. Tripodea ere txarra dut eta oso traketsa da kamera nahi dudan tokira apuntatzeko orduan.

Beste proba batzuk egin behar ditut...

Baina ederki ikusi nuen eta pozik nago!

@gontxatorre
Benetan be baju, mila esker!!! Gaur familia guztia adi eta prismatikoekin
@urtzai @txikillana @aldatsa

@gontxatorre @jogerka @urtzai @txikillana@mastodon.eus @aldatsa Ikustaldi ederra guk ere. Gainera mariñu batekin suertatu gara (mariñela ez 😉) eta gainontzeko izar/planeten azalpen gehigarri ugari izan ditugu.

@urtzai

Nola ateratzen duzu argazkia teleskopioaren bidez? Kamararentzako adaptadoreren bat, edo?

@gontxatorre @jogerka @txikillana @aldatsa

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea