@gontxatorre @dabidnet Dabidnet, zure ondorioak partekatuko dituzu, e? 😉 "Moska" geratu bainaiz, ea gure umeekin ardi libertario itxurako otso zapaltzailea ote naizen...
@txikillana baina, zure kasuan, agian aztertzea komeni den arriskua ikusten dut, erabiltzen dituzun bi softwareek haurraren nabigazioa arakatzen dute? Suposatzen dut baietz, iragazkia egin ahal izateko (behintzat bigarrenak). Kontuan hartuta Google eta Microsoft (pentsatzen dut) direla, zelatan egon diren nabigazio-datuekin egiten dutena begiratuko nuke (foroetan...).
Pena da, ezin dizut soft libreko alternatibarik eman, ez ditut ezagutzen. Ea beste norbait.
@txikillana @gontxatorre ez dut seme-alabarik, eta ez dakit nola heziko nituzkeen. Baina bai zure erantzuna, bai Gontxarena, logikoak iruditu zaizkit. Suposatzen dut haiekin denbora-muga bat adosten duzuela, eta bukatzean, kitto. Uste dut autoerregulazioa ere ez dela aukera bat haurrekin.
GPS bidezko jarraipena, sare sozialen monitorizazioa... egiten duenik ere badago. Hori astakeria bat da (datu horiek enpresa bati emateak suposatzen dituen pribatutasun-arazoez gain).