Diario Vascoren webguneko albiste batean "la amoña" irakurri dut eta oso arraroa egin zait. Erabiltzen al da (Gipuzkoan) inon aldaera hori?

Euskararen Herri Hizkeren Atlasean ez da inon ageri:
euskaltzaindia.eus/index.php?&
Orotariko Euskal Hiztegian badator, baino AN-5vill jartzen du, suposatzen dut Bortzirietako goi-nafarrera esan nahiko duela.
euskaltzaindia.eus/index.php?o

Jarraitu

@aldatsa Nik Irungo jendeari aditu izan diot (etorkin nafar asko duen herria).

@txikillana Ados. Ez nekien 👍
PCR proba egin dioten Donostiako 75 urteko emakume bat da "la amoña" eta kazetaria ere donostiarra dela uste dut. Arraroa egin zait.

@txikillana @aldatsa Errenterian asko entzuten da "la amoñi", baina ez euskaraz, erdaldunak erdaraz ari direnean sartzen dute (DVko horretan bezala). Hitzen bat euskaraz sartu behar itxura egiteko, eta hori gaizki...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea