Stop New World Order lemapean elkarretaratzeak deitu dituzte asteburu honetan Busturialdean. Bat Gernikan eta bestea Bermeon.

Kartelak etiketa-hodei bat dakar: «5G, hezkuntza, politika, terapiak, txertoak ekonomia, espiritualtasuna».

Lau argazkik osatzen dute maitasun-mezua, guztiak pailazo-sudurrarekin, eta galdera hau plazaratzen dute: «Horrela aterako zinateke birusa gelditzen dugula esaten badizute?»

Barre egingo nuke horrelako mezu konspiratiboek jendea hil dezaketelako ez balitz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea