Jarraitu

Gure 9 urteko umiak bere buruari erronkia jarri detsa: "marrazkirik bako liburu bat" irakortzia. Nunbaitten entzun dau, "Veinte mil lenguas (sic) de viaje submarino" politta dala, eta amamanetik ekartzeko eskatu desta. Ekarri detsat: bart ohian sartu zan berakin, eta handik hamar minutura hor agertzen jaku egongelan, zapuztuta. Ez dabela ezer ulertzen! Eta negarrez. Lasaittu dogu, eta gaztetxua danian barriro saiatzekotan geratu da. 😉

@txikillana uf, oso irakurketa gogorra da bederatzi urteko umetxo batentzat. Arrainen deskribapen zientifikoak egiten hasten denean, astuna inkluso.

Verne izan behar badu, agian Viaje al centro de la tierra egokiagoa izango litzateke? 🤓

Ah txo! Eta Michael Enderen Momo liburuak uste dut ez daukala marrazkirik eta denbora lapurtzen diguten gizon grisenganako lehen hurbilketa polita da, nerabezarora indarberrituta irteteko.

@dabidnet Momo! Askotan entzunda, sekulan irakurri gabea. Kontuan hartuko dut.

@txikillana @dabidnet nire esperientzia, Laura Gallegoren edozein! Fenris el elfo adibidez!

@txikillana etxeko lanak jarri dizkiozu zeure buruari. Lehenik eta behin semeak irakurri dezala, ondoren aitak 😲

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea