Jarraitu

Ingurune babestu baten mineral estrategikua aurkitzen danian, zelan uztartu ingurumena eta ekonomia? Esperientzia politta litzake (Afrika basatiro ustiatu beharrean, Europan modu arrazionalean egin) baina ez dirudi borondate haundixa dagonik. Afrikakua, Ourensen. historiadegalicia.gal/2020/08/ via @komikira

@onsb @komikira Batek daki zein jauntxorena izango den lur hori... (artikuluan ez da ezer esaten horri buruz). Izan ere, lurra norena den, publikoa, pribatua... alde handia dago.

@txikillana @komikira Gallartako burdina inoren lurrean zegoen. Erdi Aroan zehar, behar zuenak handik hurbiltzen zen, pixka bat hartzen zuen eta burdinolara jaisten zuen lantzeko. Ingelesek filoia ikusi zutenean gauza aldatu zen.

Garai hartan aberastu ziren familietako bat (Ibarra uste dut, geroago Andaluziara joan zirenak, abizena aldatu -Ybarra- eta olio eta mayonesa enpresa bat jarri zutenak) egin zuen gauza bakarra hango lur zati bat haien izenean jartzea izan zen.

Handik aurrera, bizkaitar guztion burdina haiena bihurtu zen.

Zerikusirik dauka? Ziur aski ez, baina zure tootak gogoratu nau 😅

@onsb @komikira Ez nekien, baina ez nau harritzen. Gaur egungo fortuna askoren jatorria, behinola horrela eginiko "jugadak" dira. Gai interesgarria da, lur publikoen pribatizazioarena.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea