Merezi du Donemiliaga Kukulako Yuso monastegia bisitatzea.

Besteak beste, euskarazko eta espainierazko esaldi idatzi zaharrenak ikus daitezke.

Politena, nire ustez, abesteko liburu erraldoiak eta horiek gordetzeko armairu aireztatua. Altxor bat.

Jarraitu

@UnaiFdB Armairu aireztatua! Interesgarryng. Buruari bueltaka ari naiz, etxean ditudan mihiseria zaharra (duela 80-90 urteko arreoak) nola gorde, egoera onean mantendu daitezen. Agian horrelako inbento batekin...

@txikillana Kar kar.
Ez da horren zaila izango, lekua edukita. Armairu enpotratu bat da, azken finean, zulo batzuk dituena.
Argazkiaren goikaldean ikusten den lore-formako zulotxotik aireztatzen dute kantoral hauen armairua (ez nintzen fijatu, baina akaso behean beste bat zegoen). XVII. mendekoak dira Yusoko liburuak (eta armairua, oker ez banago), baina 80-90 urteko oihalak ere ondo gordetzekoak dira! Zaindu altxor hori!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea