Euskeraz ez don egitura bat faltan botatzet maiz, ta "-ago" negatibo bat da.

Ez dago modurik negatiboki areagotzeko hitzak, ta izanez "gutxiago" positiboki areagotutako bat da. Ta arraroa ite zait hau pentsatzian

@PorrurenGrabatokia ez dut ulertzen zein arazo duen horrek. "Gehiago"ren kontrakoa "gutxiago" da. Baiezko moduan bada ere, esan beharrekoa esatea ahalbidetzen du, ez?

"Ez hain gutxi" edo horrelako zerbait da adierazi nahi duzuna? Ziur lagundu ezingo zaitudala, baina adibideren bat jarriz gero agian ulertuko dut zer esan nahi duzun.

@txopi @PorrurenGrabatokia Gaztelaniarekin alteratua:
El menos bonito < menos bonito < bonito < más bonito < el más bonito

Euskaraz ez dago horrelakorik egiteko ezer, antonimoekin ez bada:
? < ? < polit < politago < politena

@jon @PorrurenGrabatokia oranin ulertu dut, eskerrik asko!

Kasu horietan "itsusiena" eta "itsusiagoa" jarrita duin asko geratzen dela uste dut.

Nik euskaraz zerbait faltan botatzen badut "es que" esateko modu bat da!

Gaztelaniaz faltan botatzen ditudanak: "etzidamu", "herenegun", "eguerdi on"...

Hizkuntza bakoitza mundu bat da!

@txopi @PorrurenGrabatokia duina da, baina azken finean konparaketak norantza bakarrekoak dira.

«Anteayer» erabiltzen dut herenegun esateko nik.

@jon arrazoi duzu, "etzidamu" esan nahi nuen.

🕘 Herenegundamu (-3)
🕙 Herenegun (-2)
🕚 Atzo (-1)
🕛 Gaur
🕐 Bihar (+1)
🕑 Etzi (+2)
🕒 Etzidamu (+3)
⏳ Gaur zortzi (±7)

Iaz eta Geurtz hitzak ere erabilgarriak dira! 😉
@PorrurenGrabatokia

@txikillana @txopi @PorrurenGrabatokia elkarrizketa honek inspiratuta gogoeta txiki bat idatzi dut hizkuntzei buruz... and I think that's beautiful: txt.jon.eus/posts/20200909-hiz

Jarraitu

@jon @PorrurenGrabatokia @txopi Hodiaŭ nia Lekeitiarra ekstaris volante tuŝi la ovojn, Porru. 😜

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

E.H.ko Mastodon instantzia burujabea