Paco Etxeberriarekin lanean hastea aitzakia ederra deritzot #tortura​ren harira idatzi zuen informea irakurri eta barneratu dezaten. Azken finean, Eusko Jaurlaritzak eskatu zion ez Txinako Alderdi Komunistak.

Grande-Marlaska Barne Ministroari pasatuko nioke lehenbizi. Auskalo, agian orain #aztnugal ez ikusteko jarri zuen benda begietatik askatzeko gai da. Orain bera delako ezkerra.

Baina, badakizu: 🎶 Sabes que no existe la tortura, es tu locura youtu.be/p6E_HLY7Un4

Jarraitu

@dabidnet Esango nuke adorea beharko duela Etxeberriak: batetik, estatuaren immobilismoarekin aurkituko da ("alda itzazu gauzak, baina ez gehiegi2) eta bestetik jendeak kontuak eskatuko dizkio... hostiak alde bietatik hartzeko txartel guztiak ditu. Baina nire ustez ondo ari da.

@txikillana adorea eta pazientzia, bai, ados nago esaten duzunarekin. Are gehiago, oso posibleki frustrazioarekin ordainduko diote.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea