Sei ordu maskarillakin, besteekiko distantzia bi metro baño haundigokoa izanda.

"Babes" neurriak babestu beharrian, gorputza kaltetze dutenian (bi ordu pasata buruko miñakin jarraitzet), bado zeoze ondo eztabilena

@PorrurenGrabatokia Gaitzerdi. Dena den, Hegoaldean dugun arau orokorrak ez du zentzurik, maskarak beharrezkoa ez denean ere erabili behar hau absurdoa eta arriskutsua baita ("Pedro y el lobo" ipuina legez).

@txikillana Guztiz zentzugabea, babestu beharrean arrixkuan jartze gaitu ta.
Maskarilla ez da ona, ez da!

Hoi erabiltzea beste arazo "haundigo" batetaz babesteko onargarria izan daiteke, baño jakinda kalte ere ite dula.

Nik ahal detenian kendu itet maskarilla baño sartze alerta-egoera ekideteko maskarilla isunkentzaile bat erabilikot, kaltzontzillo zaharrekin indakoa

@PorrurenGrabatokia Arriskuana ez diñot maskarilliangaittik e? (bere albo-kalte intrintsekoak hutsaren hurrengoak baitiraz) Ez bada eze, babestuta zagozelakuan, arrisku haundiko egoeretan sartu zeinke babesak desegokiro erabiltzera ohittuta...

@txikillana baibai, Pedro y el lobo!
Esatezun bezela, jendia jainko sentitzea, ikutezin, maskarillakin. Ta izatez kirurgikoek eztute kanpokoaz babesten, barrukoa ateatzen uzten eztutela baizik, kirurgitan kutsadurak saihesteko pentsatua do ta

@PorrurenGrabatokia @txikillana Hmm. Baina logika da: besteek maskarila badaramate, beraz ez dute transmititzen, zuk ez duzu kanpokoaz hainbeste babestu behar, kanpoan ez dagoelako (hainbeste) elementu kutsatzaile. Ez dut esaten %100 segurua denik eta ziur gehiago egin daitekeela, baina kondoiak ere ez dira %100ean eraginkorrak eta ez dugu esaten ez dutela ezertarako balio...

Jarraitu

@okerreko @PorrurenGrabatokia Barrera maskarak (kirurgika/fashion/galtzontziloarekin eginak) zentzua dauke, baldin eta ondo erabiltzen badira, eta jente GUZTIAK badarabiz. Baiña "virus is in the air" egoeran (positibo baten onduan, esate baterako), ez dabe egokiro babesten. Izan be, babes neurrixak arrazionalki erabilli beharko litzakez, ingurumenan eta egoera epidemiologikuan arabera moldatuz. Baiña Espainiako osasun agintarixen arauak ez dabiz hori kontuan hartzen...

@txikillana @PorrurenGrabatokia baina (galdera), virus in the air egoteko norbaitek eruan behar dau, ez? Eta pertsona horrek maskarillia badarama bestiok ez gauz babestuta? Edo babestuago? #ignorongi

@okerreko @txikillana Noski, ezteu esaten maskarilla ez danik erabilgarria, baizik ta batzutan eztola beharra.

Jendeangandik gertu zaudenian, hobe maskarilla jartzea.
Baño distantzia donian maskarilla ez da behar

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea