Jarraitu

@gontxatorre @mikelgs Nik neuk ere ez nuen sekula erabili (umeen artean gazteleraz aritzen ginen), baina Eibarren "katigu". eibarko-euskara.eus/node/11256

@txikillana
Ze polita!! "Nor da katigu?" Balio dit!! Eskerrik asko! Ea besteren bat ateratzen den, hori ez da nik aditua nuena...
@gontxatorre

@txikillana
Ados, erabakiko dut zein erabili. Bitxia da, gatibu hitza agian jatorrian katigu-ren antzekoagoa izango zen, kate hitza hortxe dago, ezta? @gontxatorre

@mikelgs @gontxatorre Bai, euskara estandarraren paradoxak (bizikleta eta ez txirrindula, baina txirrindulari eta ez bizikletari... etabar). 😜 Hemen ere, esango nuke jatorrizko hitza gaztelerazko "cautivo" dela, beraz "katibu" fidelagoa izango litzatekeela... baina beno! Ez naiz hor sartuko, besteak beste... batuaz nola onartua den edo ez den asko dizerdidalako! 🙂

@txikillana @mikelgs @gontxatorre

Orotarikoak aldaera asko dakartza, baita "katibu" ere. Mendebaldeko "katigu" formak XVI. mendetik ditu testigantzak.

Kuriosoa iruditu zait Leizarragak "kaptibo" eta "gathibu", biak erabiltzea, eta Etxeparek ere "kaptiba" eta "gathibu" bertso berean:
"Ni gathibu nadukana kaptiba da berzeren".

Nire bost xentimoko burutazioa: bat gaztelerazko "captivo"-tik ote dator eta bestea latinezko "captivus"-etik?
(petaca -> bodega)

euskaltzaindia.eus/index.php?o

#Euskara

@aldatsa
Zuk esandakoa ez dut baloratuko, baina nik aipatutako kate hitza ez dago inon... 🤣🤣🤣👍
@txikillana @gontxatorre

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea