@txikillana Nire bizilagunak atea aldatu eta gatera bat jarro zion ☺️
@LoStz Hara! Bai ongi. :-) Nik behin Lekeitio osoa ikuskatu nuen horrelakoen bila. Asko aurkitu nituen, baina gehienak klausuratuak. https://eibar.org/blogak/orakulua/freskerak-eta-katazuluak
@txikillana Nire gaterak Burgosko iparraldeko herrietakoak dira. Erabiltzen diren gatariak dira 😆
@LoStz Burgos maite-maite dut nik. Burebako lagunak ditut, eta haien herrixkekin maitemindu nintzen.
@txikillana Alde zaharreko kale-baserrietan begiratu beharko dut...🐱
@gontxatorre @txikillana ba fijo baten baten egongo dela, baina ez naiz sekula ohartu.
Hori bai, Bermeon katuentzat kale oso bat daukagu! Eskinarruaga kaleari bermeotar denok Katukale deitzen diogu.
@dabidnet @gontxatorre Lehen alde zaharretako etxe askok atzean patio/ortu modukoa izaten zuten, eta animaliei sartu-ateratzeko bidea uzten zitzaien (ateetatik ez bazen, etxearte hauek ez baitzuten ateratzeko beste modurik). Eibarren, XVI. mendeko dokumentuetan, pleituak daude kaletik libre ibiltzen ziren txerriekin-eta, norbaiten etxean sartu zirela, behar ez zutena janez, etc. 😜
@txikillana Bai noski!