@txikillana Prohodna leize karstikoa, Bulgarian: 'Jainkoaren begiak' izeneko formazioa dauka barruan, Koaternariokoa. Gizakiek erabili omen zuten Neolitoan eta Kalkolitoan, baina ez omen du interes espeleologiko berezirik. Hala ere, Damaren begirada horrek odola izozten du, aizu...

Jarraitu

@bixardune Ederra benetan. Eta "interes espeleologikoa"rena oso erlatiboa da. Nik neuk "ez dago ezer" esan izan didaten hainbat zulotan oso gauza interesgarriak aurkitu izan dut... Normala da baina, jendearen artean batzuk rolexetara eta besteak perretxikotara ibiltzen baikara. 😝

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea