@txikillana Prohodna leize karstikoa, Bulgarian: 'Jainkoaren begiak' izeneko formazioa dauka barruan, Koaternariokoa. Gizakiek erabili omen zuten Neolitoan eta Kalkolitoan, baina ez omen du interes espeleologiko berezirik. Hala ere, Damaren begirada horrek odola izozten du, aizu...

@txikillana Bide batez, troglodita txit jatorra zarenez... Ezberdintzen al dituzu koba, kobazuloa, leizea, leizezuloa eta harpea? Beste inork honi buruzko iruzkinik?

Jarraitu

@bixardune Bai: koba horizontala da, leizea bertikala, eta haitzuloa/harpea terminoak denetarako balio dute. Hori munduan: izan ere baserritarren artean terminoak ez dira hain argi bereizten.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea