Jarraitu

Zein da biluztasunaren, erotismoaren eta pornografiaren arteko muga? 

@txopi Muga hori grisa da (ez argixa) eta batez be kultural/morala da. Ez nau asko interesatzen (mugiak berak). Bai ostera, pornografixian kontua, kontsumitzen hasteko puntuan dagon ume bat dakatelako (12 urte). Ez dot nahi debeku moduan kudeatu, baiña bai bide egoki eta osasuntsu batetik bideratu. Baiña ereduak falta jataz. Zuk ipiñittako hónek ereduok, adibidez, balekuak jataz.

Zein da biluztasunaren, erotismoaren eta pornografiaren arteko muga? 

@txikillana @txopi Nik ere antzeko ikustet. Kontu morala da erabat biluztasuna ta sexualitatean debeku edo ixiltaraztea.
Berez netzako ez do ezer kaltegarria biluztasun edo sexualitatean, baño askotan erratuta zapalkuntzekin nahastea dala iruitze zait, pornografia hegemonikoan eraginez.

Kaltegarria ez dia genitalak, denok ditugu. Ta biluztasuna eztare, arropak besteik ez du ezkutatzen.

Erotismoaren eta pornografiaren arteko ezberdintasuna? 

@txikillana @txopi

Bestalde, erotismoa eta pornoaren hasierako esanahi etimologikoak galdu ta gure kulturakin nahastu ditugu.

Erotismoa zerbait ezkutatu ta horrekin arreta deitzea da. Adibidez, barruko arropa jartzea baño genitalak ez erakustea.
Pornoa aldiz guztiz kontrakoa da, zuzenean erakustea: barruko arroparik gabe genitalak erakustea, eraikin baten egitura ikustea, software librea.

Erotismoaren eta pornografiaren arteko ezberdintasuna? 

@txikillana @txopi ta gure kulturan erotismora ohituta gaudenez, pornoa dana etzaigu gustatzen.
Hortaz ez gustatzea kanta bat nola in dan erakustea, partitura erakusten, baño bai misterio gixa uztea. Berdin softwarea ta beste arteekin.

Erotismoaren eta pornografiaren arteko ezberdintasuna? 

@PorrurenGrabatokia @txikillana nik pornografia gorputzak irudikatzeko modu batekin lotzen dut. Diozun bezala, pornoa software librearekin lotzen duenik egongo da, baina nik hori ez nekien 😆

Erotismoaren eta pornografiaren arteko ezberdintasuna? 

@txopi ez zinen Malagako HMan egon? Azkenaurrekoan (uste dut gero beste bat egin zela). Post-pornoa eta software librearen lau askatasunak alderatzean zituen hitzaldi bat eman zuten, Generatech zen taldea. Gero pista galdu nien, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan euren diskurtsoa eta gauean izan genuen eztabaida 🤭

(Wikian egon behar du, ez dut lotura aurkitzen orain).

@PorrurenGrabatokia @txikillana

Zein da biluztasunaren, erotismoaren eta pornografiaren arteko muga? 

@PorrurenGrabatokia @txikillana bai, guztiz ados nago kontzeptu horien subjektibotasunarekin, baina gizarte batean bizi gara eta adostasun gutxi batzuk bilatzen ditugu elkar ulertzeko eta erlazionatzeko.

Adibidez, Mastodon.eus-en jokabide arauetan "biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua" eta "indarkeria grafikoa edo gorea" aipatzen dira:
mastodon.eus/about/more

Sailkatzen lagunduko didazue?

Zein da biluztasunaren, erotismoaren eta pornografiaren arteko muga? 

@txopi @PorrurenGrabatokia Zelan lagundu?

Zein da biluztasunaren, erotismoaren eta pornografiaren arteko muga? 

@txikillana @PorrurenGrabatokia irudiak sailkatuz. Ea berdin sailkatzen ditugun edo ez. Ea irizpide zehatzagoak bururatzen zaizkigun...

@txopi @PorrurenGrabatokia Ui! Zelako gatxa. 😀 Bueno, saiatuko naiz: 1 biluztasuna, 2 pornografia, 3 erotismoa, 4 pornografia. Holan?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea