@joxean asteburu honetan, Irunen 40 gazteek jaialdi bat ospatu dute segurtasun neurririk gabe.
Ez dakit nola egongo garen hemendik bi astetara, baina modu zentzudunean jokatzen ez badugu ez dut beste aukerarik ikusten epe motzean 😔
@bertol 2 aste barru askoz jota denok konfinauta EAEn be bai, ikusiko dozu...
@txikillana @bertol ez dot uste nik parrandalariek baino ez dabela errurik
@joxean @bertol Errudunak ez, "target"ak bai, bestela eulixak kainoiekin hil nahixan gabiz. Eta metruana ados, baiña larrialdi baten lehentasunak ezarri beharra dagonez, lehen interbentziño-lekua AISIALDIXA da. Eta ez derrigorrez debekuekin. Iñor hau egittera ausartuko balitza... http://abante.eus/kutsafest-kutsatze-eremu-kontrolatua
@txikillana @joxean tokatzen dana era zentzudunean jokatzea da (nire ustez) asteburu batzuk tabernetara, jatetxeetara edo ta lagun asko dabilen lekuetara joan gabe ibiltzeagatik ez da ezer gertatzen. Baina alokairua ordaindu behar duen tabernariak berdin pentsatuko du?
Taldean pentsatzeko garaia da, bakoitzak gauzak bere kabuz eginez gero, jai daukagu.
Hala ere, ez dut zalantzik gizabanakoen arteko polarizazioa bilatzen ari direla; "nirekin edo ta nire aurka."