@ekaitz_zarraga
Erabaki nuen norbait mututu baino lehen abisatu egingo niola. Agian traketsa izan naiz nire mezuetan, hala izan bada, barkatu. Aukera eman nahi nion bere praktika birplanteatzeko, ez ezer inposatu. Ni instantzia honetako erabiltzaile bat baino ez naiz (donaziorik ere egin gabea oraindik).

Edonola ere, beharbada denbora kontua da euskara hutsezko denbora lerrorik gabe geratzea. Guztiok hizkuntza ugaritan idazten hasten bagara... ba hala izan dadila eta listo 👍
@txikillana @eider

Jarraitu

@mikelgs @ekaitz_zarraga @eider Nik ere zalantzak ditut mututze abisoari buruz. Zein helbururekin? Mehatxua ez bada, hezkuntza? Proselitismoa? Inoren hizkuntza ohituretan eragin nahia?

@txikillana
Nire asmoa hori zen, errespetuz abisatzea eta bestea konbentzitzen saiatzea (edo ideia eman behintzat, edo erdaretan hitz egiten badu baten batek mututu egiten duela jakitea).

Baina bueno, mezu sorta hau eragiten badu, hurrengoan ez dut egingo... mututu eta listo.

Proselitismoa txarra al da ba? Gehiegi insistitzea gaizki dago, baina ez dut uste lata eman dudanik. Ez nion gaizki pasarazi nahi...
@ekaitz_zarraga @eider

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea