@jon @txikillana @bekereke @mikelgs
Sara eta inguruko herrietan ere antzeko zerbait gertatzen da, hor ere Nor-Nork baliatzen dute Nor-Nori-Nork ordez (norbaitek Donibane aipatu du, baina han gutxi entzun dut). Kontatu didatenez, badira zenbait belaunaldi aldaketa gertatu zela.

@kilkerra
Argazki horretan bukaeran esaten dena ere (gustatu nau) Oiartzunen esaten da. Baina nahiko berria dela esan izan didate, edadeko jendeari aditzeko eta kasu horietan "gustatu zit" entzungo diedala (zit = zait).
@jon @txikillana @bekereke

@mikelgs @kilkerra @jon @txikillana gero bistako erabilera txarrak be egiten dira sarri: “ikusi neutzun beste egunian” batuko “ikusi nizun” litzatekeena (zintudan, zuzena). Edo orainaldian baita ere egiten dena: “ikusi dotzut” edo “ikusi dizut” (zaitxut edo zaitut ordez). Eibarren eta Mutrikun sarri entzun izan dut “esan zidazun” (zenidan ordez). Eta horrela gabiltza bazter guztietan. Gora Euskadi (EH nahiago)

@bekereke @mikelgs @kilkerra @jon Izan be, beste herrijetakuei zuzentzian "arrisku" bat horixe izaten da: laster ataraten deuskuela geuri be akatsak... 😉 Baiña tira, ondo dago honek gauzotaz konturatutia.

@txikillana @mikelgs @kilkerra @jon kar-kar-kar erreferentzi horretxengaitxik zure erantzunen zain neuan!

Jarraitu

@bekereke @mikelgs @kilkerra @jon Bueno, dana dala Eibarren halako gauzak esaten dabenei (gaztiak normalian) zuzendu be egitten jake, e? Tolerantzia gitxi. 😁

@bekereke @mikelgs @kilkerra @jon Izan be, gu akusaziñuotatik babestera OSO eginda gagoz. Nik makiña bat giputz "garbi" lotsarazi dittudaz halako gauzekin... eibar.org/blogak/sarasua/baina

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea