@porru orain hori bultzatu duzula, anarkistek software librea edo dezentralizatua erabili beharko lukete? Nik egia esan ez dakit zeintzuk diren anarkismoaren oinarriak (bueno, wikipedian nago irakurtzen). Pentsatzen dut software askeak zenbait gauzatan erlazionatzen dela anarkismoarekin, baina nere ustez baita ere adibidez liberalismoarekin ere erlaziona daiteke. Ez dakit.

@inigoortega @porru harrigarria gerta badaiteke ere, anarkismo bezala sailkatu ohi den mota bat, Anarkokapitalismoa da. Hau da, merkatu librea eta liberalismoa topera, Estatuen mugarik eta jarraipenik gabe.

eu.wikipedia.org/wiki/Anarkoka

@inigoortega @porru @inigoortega @porru aipatu nahi nuen espresuki, anarkista gehienontzat ( :anarkismoa: ), jendilaje neoliberala, bereziki arbuiagarria delako ( :antinazi: :antifaxista: :errausketarikez: antikapitalistak diren anarkista pila) eta lehenesten ditugun gauzen antipodetan daudelako (giza baloreak, elkar laguntza, software librea... :gnu: :fedibertsoa: :feminista: :gaysper: ). Anarkosindikalistak, anarkokomunistak, mutualistak... horrelakoez ari naiz.

Esateko gogoa nuen! 🤷‍♂️

@txopi @inigoortega Ez det batere ulertu! Azalduko beste modu batian??

@porru @txopi @inigoortega Ni saiatuko naiz: anarkista "etiketa" modan dago, eta beraz guay geratzen da zure burua anarkista bezala aurkeztea. Baina horren azpixan, askotan, ezelako araurik ezaren aldarrixa baiño ez dago, helburu hiperindibidualista, insolidario eta ultraliberala alegixa. Batzuen ustez anarkia "kaosa" da, baiña neretako "orden gradu gorena". Hauek, ostera, ez dabe ordenik nahi. Dana libre.

@txikillana @txopi @inigoortega Ulertuta ta ados!

Uste baño anarkista gehio gaude hemen ordun?

Jarraitu

@porru @txopi @inigoortega Hala emoten dau ezta? ;-) Twitterren baiño proportziño nabarmen altuaguan bai behintzat.

@txikillana @porru @txopi @inigoortega azken urteetan pentsalari anarkista nahikotxo irakurri ditut (anarkismoaren inguruan nituen aurreiritziak bentilatzeko): Kropotkin, Bakunin eta Malatesta gehienbat.

Anarkokapitalismoaren inguruan nire iritzia:

Anarkokapitalismoa ez da anarkismoa, gaiztakeriaz aldatutako balioen saltsa bat baino ez delako. Nik esan nezakeen anarkoelikopteroa naizela, baina horrek ez nau ez anarkista bihurtzen, ez hegaz egiteko aukera eskaintzen 🤣

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea