Balea Funk kontsultan (lizentzia libreko musika eta podkastak entzutzeko sare federatua). Itxura ona! https://baleafunk.eus/ Baiña irratsaiuetan, @porru , ikusten nabil "libretasun" hori errelatibo xamarra dala (musika copyrightduna ipintzen dan momentutik... ;-) ).
@porru @txikillana @iametza Ez naiz legelaria, baina produktu eratorriak sortu ahal izateko jatorrizko egileak espreski horretarako baimena eman behar duela esango nuke, adibidez, CC BY, CC BY-SA lizentzia erabiliz. Ondorioz, legez podcastetan librea den musika bakarrik erabili daitekeela uste dut.
@aldatsa @txikillana @iametza Berez ez du zertan. Lizentzien gañetik egileen hitza dao, beraz egileak bere musika erabiltzeko baimena emate badizu berdin du ze lizentzia dakan kantak.
Laburpena da musika erabiltzeko baimena euki behar dezula.
@porru @txikillana @iametza Arrazoia, lehen esaldian baimena aipatzen dut, baina bigarrenean ez. Hala ere, nik uste softwarearen kasuan gutxienez, zerbait lizentzia libre batekin argitaratzen badut, ezin dudala atzera egin, nahiz eta egilea ni izan. Programa baten 1.0 bertsioa GNU GPLv3 lizentziarekin argitaratzen dudala esaten badut, gero ezin dut hori ukatu. 1.1 edo 2.0 bertsioa jabedun bihurtu dezaket, baina lizentzia libre batekin argitaratu dudana horrela geratzen da.
@txikillana Esanaetena da lizentzia hoi modu zorrotz batean beidatuta ez dala zilegi. Berez eduki hoiek ilegalak dia, berez.
Hitzeun @iametzakin eduki hoiek aproposak iruitze zaizkien zehazteko