Loezina, estresa, arreta falta, entzumena galtzea... hoi guztia ta dexente gehio soinu-kutsadurak eragiteu, adibidez kotxeen soinua edo hirianak.
Gehiegizko etengabeko soinua buru ta gorputzantzat kaltegarria dala baldin badakigu, zeba ez deu zalantzan jartzen uhin-kutsaduran kalteak?
Benetan galdetzeten zeoze da, ta ne ustez erantzuna interesatze etzaigula da, gustoa gaudelako hola
@izaro Ez-ionizatzaileak (telekomunikazioenak, internetekoak, mikrouhinetakoak etab.)
@porru @izaro uhin ez-ionizatzaile ugari daude, adibidez, eguzkitik jasotzen ditugunak (eguzkia bezain potenteak, emisore gutxi), eta ehun biziaren berotzea alde batera utzita, ez dago beste inolako ebidentzia zientifikorik.
Wifiaren eta telefonoaren kasuan, adibidez, berotze hori ez da esanguratsua. Gainera, efektu termiko horiek hautemango liratekeen mailen oso oso azpitik egiten dute lan (OMS eta ICNIRP-en gomendioak, bigarrena independentea da).
@desertorea @izaro Ez du zertan izan berotzeagatik; soinuak "ez du berotzen" ta kalte iteigu, ezta?
@porru @izaro uhin ez-ionizatzaileen kasuan, termikoak ez diren ebidentziarik ez dira sekula aurkitu. Ezin horiek eztabaidatu.
Soinuarekin alderatzen duzu, baina ez dut uste zuzena denik. Soinua kaltegarria izateko potentzia ikaragarri igo behar da. Eta soinuaren kasuan igotzeko modua daukazu (zure hw-ak onartzen duen mailararte). Wifi emisorearena eta telefonoarena (zeure borondatez ez bada) ezin dira igo, eta zeure borondatez bada ere, hw gehienek ez daukate aukera hori.
Berez bai, eragite du. Beste gauza bat da zenbat fijatze gean ta zerrekin lotze ditugun buru ta gorputzeko miñak.
Halare kutsadurakin, izan soinu edo izan uhinana, enaiz ai erantzukizuna banakotan jartzen, etxeetan; hirian, gizarte metropolizatuan baizik.
Hiriko ta kotxeen soinua da kalte gehien ite duna; berdin, nere ikuspuntua hiritako uhin kutsaduran zentratzet, antena asko daudelako (enpresenak o banakoenak)
@porru @izaro baina zertan oinarritzen zara pentsatzeko uhin kontzentrazio hori, potentzia egokian, kaltegarria dela? (Esan duzunagatik ondorioztatu dut hori pentsatzen duzula, hala ez bada zuzendu nazazu mesedez).
Aurreko argumentura bueltatzen naiz: soinua txarra izateko potentzia behar da (kontzentrazioak potentzia handitzea dakar, berez), gainera zaraten potentzia nolanahi handitu daiteke (adibidez klaxona joz), baina uhinen kasuan _ezin da_ potentzia igo.
@desertorea @izaro
Nere pentsamendua ez da potentzia altua, baizik ta etengabekoa. Soinuak eragiteitun kalteak ez dia potentzia haundia eukitzeatik, baizik ta etengabekoa izatea (ta noski, bolumen maila batian)
Berdin, pentsatzet inguruan dakaun uhin mordoa kaltegarria izan daitekela etengabekoa dalako
@desertorea @porru @izaro Nik uste dot Porru lagunak alderantzizko arrazonamendua egin dabela: lehelengo ondorixua egin dau ("uhinak txarrak diraz nere osasunerako"), eta gero hori berresteko argumentuen billa dabil. Jente askok egitten dau hori...
@txikillana @desertorea @porru @izaro alegia, ez dudala uste ona/txarra esan daitekeenik. Izango da konplikatuagoa. Irakurgai "eskuragarririk" duzue? Eskuragarri esan nahi dut zientzilariak ez garenontzako ulergarriak... Bueno, edo letretako zientzilariak garenontzako,jiji
@okerreko @txikillana @desertorea @izaro
Ne asmo bakarra eztabaida sustatzea da, zalantza itea. Ez da justifikatzea, eztabaida baizik.
Soinuak kalte ezberdinak ta modu ezberdinean sortzeitun modun, posible da beste uhinek ere kalteak sortzea. Hortxe ne eztabaida sortzeko arrazoia
@porru @txikillana @desertorea @izaro baina eztabaidatzeko zerbaitetan oinarritu behar gara. Diot, nik ez dut kontrolatzen halako uhinei buruz, baina soinuaren inguruan ehundaka ikerketa egin dira, horregatik dakigu kalteen berri. Horregatik esan dizuet ea irakurgai edo lotura interesgarririk duzuen, bestela oinarri gabe eztabaidatzeak gehienetan ez darama oso urrun...
@okerreko @txikillana @desertorea @izaro Eztakat ikerketaik. Bilatzeko ordua da oain jaja
@porru @txikillana @desertorea @izaro ederto. Nik ere zerbait topatzen badut komentatuko dizuet.
@okerreko @porru @txikillana @izaro ez da ikerketa bat, baina oso ulergarria iruditu zitzaidan https://maldita.es/malditaciencia/2019/11/28/las-ondas-wifi-son-malas-para-la-salud-no-no-hay-ninguna-evidencia-de-sean-nocivas/
@desertorea @porru @txikillana @izaro hori hori. Horrelako zerbait esaten nuen, dibulgatiboa... gorde dut lotura
@desertorea @okerreko @porru @txikillana @izaro Euskararen eguna denez... Elhuyar aldizkariaren zenbaki bateko gai nagusia izan ziren uhin elektromagnetikoen balizko kalteak, hainbat artikulu eta editorialarekin: Ana Galarraga, Eider Carton...
https://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-nagusiak/uhin-elektromagnetikoak-irudipenen-eta-frogen-artean/
@txikillana @desertorea @porru @izaro nik uhin horien inguruan deus gutxi dakit, inbestigatu beharko nuke. Soinuari dagokionez, ordea, elementu argigarriak daude: soinuak kalte egiteko potentzia bat behar du; frekuentzien arabera kaltea ezberdina da; kalte mota ezberdinak daude (fisikoak edo psikologikoak)... beraz zehaztu beharko litzateke "uhinen kalteak" zeintzuk diren, eta horiek ikertu: ze uhin motak, ze potentziatik gora, zenbat esposizio...