Ni oso tabernazalia naiz: otorduak bertan egittia maitte dot. Baiña egixa da hamen taberna larregi dagozela, beste herrialde batzuen aldian. Ostalaritza sektoriak laguntzak behar dittu, ados. Baiña nere ustez, laguntzen zati bat (ez txikixena) beste negozio eredu batzuk billatzera zuzenduta egon beharko litzake, bideragarrixak ez dirazen tabernen agonixia luzatu biharrian.