@txikillana Guk testuan aipatzen den aldaera hori erabiltzen genuen: parrapas. Gure auzoan ez zen parrapasik eta autopistako hustubideetatik behera egiten genuen; lera moduan, ohol bat edo txapa bat erabiliz.

Horren lekuko, makina bat orbain...

@gontxatorre Ze hizkuntzatan hori? Nik be "parrapás" berba erabili izan baitut, baina gazteleraz berbetan (umetan, kalean, nire inguruan erdara baitzen nagusi).

@txikillana Ni euskaldun berria naiz... Eibarren gaztelaniaz bakarrik egiten nuen.

Baina Asierrek aldaera moduan aipatzen du, eta Hiztegi Etnografikoak euskarazko esaldi batean erabiltzen du:

@gontxatorre Bai, badakit euskaldun batzuek "parrapas" erabiltzen dutela. Horregaitik, hain zuzen, izan genuen eztabaida "eibartarrak" zerrendan duela urte batzuk. Izan ere, nik argi bereizten nuen erabilera: euskaraz parrapar, gazteleraz parrapas.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea