Jarraitu

Gaur ulertu dot zergaittik etortzen dirazen fraka bakeruak apurtuta fabrikatik.

Ni umia nintzanian, bakeruak erostian urdiñak ziran, %100 algodoia, zera baiño gogorraguak. Ha apurtuko zittuanik ez zeguan. Horregaittik urtiak, eta urtiak, eta urtiak aguantatzen zeben. Eta gastatzen ziran, noski. 1/2

Gaur egunian, ostera, bakero gehixenak elastikuak diraz. Urtebete aguantatzen badetsue, pozik: oihala gastau aurretik, hankatartetik edo dana dalako lekutik apurtuko jatsuz. Horretara, jostundegixan bertan "gastatzen" detsuez, urtebete baiño lehenago bota egin beharko dozuz-eta. 2/2

@txikillana Bakero "gogorrak" badaude gaur egun, ordaindu beharra (betiko modelo/markak) eta BERRIAK* osorik daudenak erosi, elastikuak utikan!!!
*Diozun bezela, erabilerak gastatu eta zulatuko ditu.

@AVU_Osoro Ba egon badagoz, haien bila joango naiz orduan! Nire konfiantzazko dendan galdetuko dut (Ondarrun) ea haiek aurkitzen laguntzen nauten.

@txikillana bai bai, seguru, gainea konfiantzako "dealer"-ak beti lortzen du produktua😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea