Ba ete dago sabindar/batua itzultzaille edo holakorik? Eusebio Erkiagaren testu bat irakortzen nabil. Ulergaitzagorik...?!! 🤪 "Notiña" ze arraixo da, esate baterako?
@txikillana Neologismoen inbentario bat badago:
@gontxatorre Eskerrikasko. Interesgarria zait, gure familian historikoki jaso ditugun (batzuk), eta gaur egun (beste asko) normalizaturik erabiltzen ditugun neurrian. Baita galdu direnekin, bitxikeri modura. Beti galtzaileekin ni! ;-)
@txikillana @gontxatorre A ze altxorra!
Hitz bat edo besterekin ezustekoa hartu dut. "Ingurrazti", esaterako. Kuadernoaren Leitzako hitza zelakoan...
Baino banuen susmori, hartaz begiratu dut lasterka batean. 😂😂
Eta bada aurkitu ez dudanik. "Sutunba", adibidez. Sabino Aranak asmatua omen "tankea" adierazteko. Sua eta tunba tunba zarataren ordain-gixa.
Esandakoa, altxorra da hiztegi hau.
Eskerrik asko!
@txikillana pertsona?
@infernukoerrota Horixe! Eskerrikasko.
@txikillana Hemen begiratu dut, baina ez dut ezer argirik atera
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=noti%C3%B1a